XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaia eta Gipuzkoako kasuan dauden belardi eta larreen azalerak, ezin du herrialde hauetan dagoen haragia eta esne-ekoizlea den azienda guztia elikatu.

Horregatik, ekoizpen primario osoa estimatzeko, belardi eta larreen azalerari, 40.000 MJ/ha-ko produktibitatea suposatu zaio.

Bestalde, Bizkaian eta Gipuzkoa, arrantzak proteinen sarrera paregabekoa suposatzen du.

Hego Euskal Herriko kostaldeetako arrantza-portuek 1968. urtean lortu zuten arrainketarik gorena, urte horretatik aurrera urritzen joan direlarik.

1972. urtea, deitura okerreko petrolioaren krisiari hasiera ematen diolarik, mundu osoko arrainketa handiena ikusi zuen urtea da ere, eta urte horretan ere, arrantzaren krisia hasi zen.

1979. urteko arrainketa 150.000 tonatan joz gero, pisu osoaren %65 probetxatzen dela eta %19 proteina dela emanez, urte horretan euskal kostaldean sartu zen proteina-kopurua 18.525.000 kg. izan zen.

Proteina-ekoizpenak, belardietan elikatzen diren behi aziendetatik, 1:140 energi ratioa eskaintzen du (3. taula); beraz, itsasotik harturiko proteinak ondoko energi primarioaren baliokide dira: kcal/urte / GJ/urte.

Zenbaki hau, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean erdibana eginez eta aurreko taulako datuak osotuz 16. taulan prestatu da.